Motzean

2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Mendi bat: Euskal Herrian Aiako Harria, Pirinioetan Balaitous eta Alpeetan Dolomitak.

Mendizale bat: Gaston Rebuffat. Haren abenturak gertutik jarraitu nituen gaztetan. Donostiara emanaldi bat ematera etorri zenean Antxon Iturriza kazetariak elkarrizketatu zuen, eta itzultzailea izan nintzen ni. Erreferentea genuen.

Mendi elkarteak: Promozioa, antolaketa eta kirol jarduerak garatzea garrantzitsua da, baina horiek ez dute zentzurik giza faktorerik gabe. Giza faktore hori gabe elkarte batek ezin du funtzionatu.

Mendia: Askatasunerako eta ilusiorako eremua, eta ongizaterako ezinbestekoa.

Hiria. Donostia ezinbestekoa da elkartearentzat, eta elkartea erreferente da hiriarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.