Mendia

Mendia ardatz duten hiru lan berri Durangoko azokan

Suak bi liburu berri eramango ditu azokara; eta Jokin Azketak, berriz, 'Lo que la nieve esconde' lana

Ainhoa Lendinez
2013ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Durangoko 48. Azoka abian da, eta bertan, besteak beste, mendiari buruzko hiru lan berri aurkituko ditu irakurleak aurten.

Sua argitaletxeak bi lan aurkeztu ditu: Las 50 maravillas naturales de Euskal Herria (Euskal Herriko 50 leku zoragarriak) da horietako bat, argitaletxeko sei lagunek etxearen 25. urteurrena ospatzeko eginiko lana. «Zaila izan da 50 paisaia aukeratzea, 100 ere bageneuzkalako zerrendan», azaldu dute Sua argitaletxekoek.

Bigarren lana Hiru Haundiak da, izen bera duen mendi ibilaldian oinarritutako lana. Gorbeia, Anboto eta Aizkorri lotuz Euskal Herriko hiru tontorrekin egin litekeen mendi ibilbidea deskribatu du Alberto Muruak.

Azkenik, Lo que la nieve esconde (Elurrak ezkutuan daukana). Jokin Azketa (Iruñea, 1957) mendizale eta idazlearen azken eleberriak alpinismoaz eta alpinismoaz idazten dutenez dihardu, eta 2013ko Desnivel Literatura saria eskuratu berri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.