Maite Maiora ISF zirkuituko txapeldun

2021eko uztailaren 11
00:00
Entzun
MENDIA. Urrezko domina kolkoratzeko faboritoetako bat zen, eta lasterketa handia eginda, Nazioarteko Federazioak antolatzen duen ISF zirkuituko Munduko Txapelketa irabazi zuen atzo Maite Maiorak, Vall de Boi-n (Herrialde Katalanak), ultra distantzian. 9.23.56 behar izan zituen 68 kilometro osatzeko. «2016an garaipen handia lortu nuen hemen, eta garai zailetan konturatzen zara horiek daukaten balioaz. Sekula ez nuen pentsatuko berriz irabaziko nuenik», adierazi zuen amaieran. Herenegun, Oihana Kortazarrek bigarren egin zuen kilometro bertikalean. Gaur sky modalitatean lehiatuko da Kortazar. Maratoi distantzian 2.817 metroko desnibel positiboa igo beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.