Sebastian Alvaro abenturazale eta Al filo de lo imposible programako zuzendari zenak gidatuta, asteazkenean, urriak 2, Hegoaldeko Georgietarako bidea hartu zuten zazpi mendizalek: Ramon Portilla, Luis Heras, Jose Manuel Fernandez, Mariano Izquierdo, David Perez, Remedios Moran eta Juanjo San Sebastian euskaldunak.
Ernest Shackletonek Antartika alderik alde zeharkatu nahi izan zuen. 1914ko urtarrilaren 8an atera zen Ingalaterratik, Endurance (Erresistentzia) ontzian. 2.900 kilometroko bidaia zen, eta erdia inoiz esploratu gabekoa. Vashel badiara iritsi baino lehen, ordea, ontzia izotzetan harrapatuta gelditu zen. Hilabeteak egin zituzten itsaso izoztuan eta Hegoaldeko Georgietako mendiak ere zeharkatu behar izan zituen Shackletonek ontzikoak salbatzeko.
Haren filosofia abiapuntu hartuta, Shackletonek Hegoaldeko Georgietan (Atlantiko hegoaldea) egin zuen zeharkaldia egingo dute zazpi mendizaleek. Asteazkenean bertan Madrildik Malvina uharteetara joan ziren hegazkinez. Munduko leku bakarti, eder eta ezezagunenetako bat da.
Mendia
Juanjo San Sebastian Shackeltonen arrastoei segika abiatu da
Zazpi mendizaleko talde batek esploratzaile irlandarraren zeharkaldia egingo du Antartikan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu