Juanito Oiarzabalek, Carlos Paunerrek, Juanjo Garrak eta Ariel Perinettik gaur egingo dute Shisha Pangma mendira (8.046) igotzeko saioa. Mendizaleek bigarren kanpalekutik hirugarrenerako bidea osatu zuten atzo, eta gaua 7.400 metrora igaro dute. Tontorrera Iñaki Otxoa de Olzak 2006an igo zuen bidetik iritsi nahi dute. Ohiko bidea baino luzeagoa da Otxoa de Olzaren izena hartu duen bidea, baina Shisha Pangmako erdiko gailurretik gailur nagusira bitarteko ertza saihesten da bertatik igota.
Hamalau zortzimilakoak bigarren aldiz igotzeko asmoz ari da azken urteetan Juanito Oiarzabal, eta Shisha Pangmako gailur nagusira igotzen bada, hiru mendi faltako zaizkio helburua lortzeko. Carlos Paunerrentzat, berriz, 13. zortzimilakoa izango da Shisha Pangma. Ongi bidean, gaur jo dezakete tontorra. Beheko kanpalekura jaistea geratuko zaie gero.
Mendia
Juanito Oiarzabalek gaur egin nahi du Shisha Pangmara igotzeko saioa
Zortzimilako hamalau mendiak bigarren aldiz igotzeko asmoan ari da; Iñaki Otxoa de Olzaren aldaeratik igo nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu