MENDI LASTERKETAK. Jesus Bailo espainiarrak irabazi zuen atzo Ehunmiliak mendi lasterketa. Bailok 24.24.50eko marka egin zuen. Bigarren joan zen kilometro askoan, Igon Manzisidor debarraren atzetik, baina Etzegarate pasatuta jarri zen lehen, eta eutsi egin zion lidergoari. Manzisidor bigarren izan zen: 24.44.56. Edizio hau ixteko orduan ez zen oraindik emakumezkorik helmugaratu Beasainen (Gipuzkoa). Uxue Fraile donostiarra zihoan lehen postuan, eta dena zuen alde irabazteko.
Goierriko Bi Handiak proban, berriz, Ioseba Eskudero idiazabaldarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra nagusitu ziren. Eskuderok 10.12.32ko marka egin zuen. Fidel Fernandez sailkatu zen bigarren (10.41.11) eta Iñigo Arantzamendi, hirugarren (10.41.45). Azkorbebeitiak, berriz, 12.40.43ko denbora egin zuen. Larraitz Aragon helmugaratu zen bigarren (13.18.06), eta Izaskun Sanz, hirugarren (13.48.01).
Gaur amaituko da Ehunmilien festa. Marimurumendi maratoia jokatuko dute (08:00): 42,195 kilometro luze da, eta 2.300 metroko desnibel positiboa du.
Jesus Bailo nagusitu da Ehunmilietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu