Arazo batzuk direla tarteko, azkenean iritsi dira Paiju Peak (6.610 m) mendiaren behealdeko kanpalekura Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo. Prest daude oraindik eskalatu ez den hegoaldeko horman bide berri bat zabaltzeko. Bi egun egin dituzte oinez, Askole herritik behe kanpalekura iristeko. Gaur bertan hormara hurbiltzeko asmoa dute, gailurrera eramango dituen ibilbidea arakatzeko.
Hasieran aurreikusi baino urrutiago jarri behar izan dute behe kanpalekua, hormaren azpiko eremua oso malkartsua delako eta ura lortzeko aukerarik ez dagoelako. Gauzak horrela, 1.500 metroko desnibela gainditu beharko dute eskalatzeko materialarekin hormaren azpira iritsi aurretik.
Mendia
Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo behe kanpalekura iritsi dira
Bi egun egin dituzte oinez Askoletik Paiju Peak-en behe kanpalekura iristeko; gaur doaz hormarantz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu