Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza, etxera bueltan
MENDIA. Nuptse (7.861 metro) mendiko gailurrera iritsi gabe geratu dira Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabaltza. Tontorretik 161 metrora zeudela, aurrera egiteko zailtasunak izan zituzten «haize gogorra, argi eskasia eta neke fisikoaren» ondorioz. «Pozik gaude; garrantzitsuena gure osasuna da eta, gutxienez, osorik itzuli gara hirurok», adierazi zuen atzo Zabaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu