Mendia

Iñigo Lariz garaile Fuente De kilometro bertikalean

Maite Maiora bigarren sailkatu da emakumeen mailan; Larizek ordura arteko errekorra hobetu du 11 segundotan

2013ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Kilometro Bertikalen Kopako bigarren eta azken-aurreko proba izan zen Fuente De kilometro bertikala. Iñigo Lariz izan zen gizonezkoen artean garailea, eta ordura arte Luis Alberto Hernandezek zuen errekorra gainditu zuen; 39 minutu eta 37 segundo behar izan zituen Elgoibarkoak ibilbidea osatzeko, Hernandezek 2010ean behar izan zituenak baino 11 segundo gutxiago, hain zuzen. Larizen atzetik, Javier Gutierrez eta Javier Crespo sailkatu ziren. Emakumezkoen mailan, Laura Orgue kataluniarrak irabazi zuen. Gaur egungo munduko txapelduna da Orgue, eta ordura arteko errekorra hobetu zuen hark ere. Bigarren, Maite Maiora sailkatu zen, Orguek baino minutu eta hamar segundo gehiago baliatuz. Hirugarren postuan, Alba Sandri helmugaratu zen. Horrela, Kopa eskuratzeko hautagai nagusia da Orgue.

Euripean, behe lainoarekin eta haize ufada indartsuen artean egin behar izan zioten aurre lokaztutako 4,9 kilometroei parte hartu zuten 228 lasterkariek. Aurrean kokatu zirenen artean, Larizek bakarrik erabaki zuen eskumakilak eramatea; horrek aukera eman zion aldapa piko lokaztuenetan gainontzekoei abantaila ateratzeko, eta ez zuen hutsik egin; irabazi egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.