Imanol Aleson azkoitiarrak hirugarren aldiz irabazi du Ehunmiliak ultratraila

Imanol Aleson, bere bi alabekin, Beasaingo helmugan, atzo. ANDONI CANELLADA / ARP.
2015eko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MENDIA. Imanol Alesonek lortu zuen atzo garaipena Ehunmiliak ultrailaren seigarren ekitaldian. Azkoitiko mendiko korrikalaria hirugarrenez igo zen koska gorenera, 2010ean eta 2013an ere bera nagusitu baitzen. Alesonek 24.11.29ko denbora behar izan zuen 168 kilometroak osatzeko. Jerome Rodrigues izan zen bigarren (24.28.31) eta Joan Marc Falco hirugarren (25.01.13). Emakumezkoetan, Jaione Sasieta Ezkio-Itsasoko korrikalaria zihoan lehen postuan berria hau idaztean. Goierriko Bi Handietan (88 km), berriz, Iokin Garai (10.13.50) eta Silvia Trigueros (12.15.34) nagusitu ziren. Gaur jokatuko da Marimurumendi maratoia. 09:00etan abiatuko da Beasaingo Loinazko San Martin plazatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.