Irudia.

IKER POUREN 'AKELARRE' BEREZIA

2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun


Udaren atarian sasoian egoteko bidea egin du Iker Pouk. Bi harribitxi ireki eta kateatu ditu berriki: Akelarre (9a) eta Zeledon Txiki (8c+/9a).Eskalatzaileak berak jakinarazi duenez, 65 metro luze da Akelarre bidea, eta ongi bereizitako bi zati ditu:lehenengo 40 metroetan pareta irtena da, baina helduleku onekoa; azken 25 metroetan, aldiz, horma bertikala eta etzana da. Lehenengo zatia duela 15 urte hornitu eta eskalatu zuen Pouk, eta bigarren zatia gehitu dio orain. Bestelako ezaugarri batzuk ditu Zeledon Txiki-k (argazkian): indarra eta erresistentzia. Denetariko mugimenduak ditu, etamugimendu horiek kateatzeko, saio asko egin behar izan ditu Iker Pouk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.