Mendia
Iker Pouk goi mailako beste bi bide kateatu ditu
KIROL ESKALADA. Sasoian dagoela berretsi du Iker Pouk, goi mailako beste bi bide eskalatuta: Enemigo público n-1, Margalefen (Herrialde Katalanak), eta Harroputza, Ilarduian (Araba). Azken hori 42 metroko bidea da, eta eskalatzaileak 9a zailtasuna iradoki du. Margalefeko bidea 2011ko abenduan ireki zuen Pouk berak, eta berriki kateatu du. Bidea 8c+/9a mailakoa dela uste du Pou anaietan gazteenak. Bi bide horiek eskalatu gabe zeuden orain artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu