Mendi duatloia

Ibilbide ezberdineko txapelak

Eneko Gurrutxaga eta Mayi Mujika dira elite mailako Euskal Herriko mendi duatloi txapeldunak. Bigarrenez jarraian irabazi du batak; lesio bat gainditzen ari dela, probatzera joanda besteak

Mayi Mujika —ezkerretik lehena— eta Eneko Gurrutxaga —ezkerretik laugarrena—, Arriarango podiumean. BERRIA.
Unai Ugartemendia.
Beasain
2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Biek ala biek oso ibilbide ezberdina daramate 2019ko Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituan: Eneko Gurrutxagak orain artean jokatutako proba guztietan podiumera igotzea lortu du; Mayi Mujikak, berriz, debuta zuen aurtengo zirkuituan. Urtero legez, mendi duatloien zirkuituak Euskal Herriko txapela jarri zuen jokoan Arriaranen (Beasain, Gipuzkoa), urriaren 5ean. Gurrutxagak eta Mujikak irabazi zuten elite mailan.

?Mendi duatloietako proba ezagunetako bat izaten da Arriarangoa. Aurten txapelketak beste urteetan baino parte hartzaile gutxiago izan ditu: 76 guztira, bai bakarka, bai bikoteka.

Gizonezkoetan, Gurrutxagak argi zuen korrikako lehen sektorean ezin zuela denbora asko galdu, lasterketa bere alde jarri nahi bazuen. Uste baino okerrago hasi zen: aurkari nagusiak, Iñaki Isasik, minutu eta erdi atera zion 6,5 kilometroko ibilbidean. Mendi bizikletako eremuan, ordea, aurrea hartzea lortu zuen. Baina 2,17 kilometroko korrikako azken sektorean, bien arteko lehian, Isasi gailendu zen. Helmugan, bien arteko tartea 44 segundokoa besterik ez zen izan. Gurrutxagarengandik minutu batera sartu zen Jon Durana hirugarren sailkatua. Elite mailako txapela Gurrutxagaren burura joan zen.

Emakumeen lasterketak ere antzeko gidoia izan zuen. Maria Gomez errioxarrak bizikletako sektorea probestu zuen lasterketa irabazteko. Mayi Mujikak irabazi zituen korrikako bi zatiak, baina Gomezek sei minututik gorako abantaila atera zion bizikletan. Bukaeran aldea lau minutukoa izan zen. Laura Perez sailkatu zen hirugarren, Mujikarengandik hiru minutura. Mujikak eskuratu zuen Euskal Herriko txapela.

Bikotekako lehian bederatzi bikotek bakarrik amaitu zuten proba. Iker Eskibelek eta Aitor Ajuriak osaturiko bikotea izan zen Arriaranen azkarrena, Sanchez-Zuriarrain eta Troya-Cabezonen aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.