Hunter mendiaren ipar horma igo asmo dute Larrañagak eta Saenz de Urabainek

2011ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Alaskako izotzaren bila abiatu dira Jonatan Larrañaga eta Mikel Saez de Urabain. Hunter mendia (4.442) dute miran, altuerari erreparatuz gero Alaskako hirugarren mendia dena. Izotza eta harkaitza uztartzen dituzten 2.000 metroko hormak ditu Hunterrek, eta horietan eskalatzea dute asmoa. Mendiaren eta eguraldiaren baldintzen arabera hartuko dute azken erabakia, baina bi bide dituzte begiz joak: Twight eta Backes estatubatuarrek 1994an irekitakoa, Deprivation —behin baino ez dute berriz eskalatu—, etaGrison eta Tedeschi frantziarrek irekitakoa —beste lau taldek eskalatu dute—. Estilo alpinoan egingo dute saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.