Handietan handi

Ultrak arrunt bihurtu dira, eta proben arteko lehia handitu da, baina Hiru Handiek eusten diete sorreratik jendea erakartzeko izan duten gaitasunari. Larunbatean da lehia.

Hiru Handietako parte hartzaileak, Urkiolan, 2012an. HODEI MADARIAGA.
Unai Ugartemendia.
2016ko urriaren 11
00:00
Entzun
Mendi martxaren itzalean hasi zen hura, gaur egungo mendi lasterketen egutegian garrantzi handia duen lasterketa da. Kilometro asko egin zaleen lehietako bat bihurtu da, bi urtetik behin. Lehen, jendea ordenagailuaren aurrean egoten zen urte hasieran, zain, izena emateko epea noiz zabalduko. Gaur egun, zozketa egiten dute jendetzaren artean 1.700 zenbaki banatzeko.

Hiru mendi daude ibilbidean, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. 100 kilometro eta 5.000 metroko desnibel positiboa, Ondategitik Araiara (Araba). Aurtengo berrikuntza handiena ez da, ez ibilbidean, ez irteera gunean izango. Aurtengoan, lasterketaren eguna izan da aipagarriena. Azken urteetan, ekainaren erdialdean egiten zen probak (bi urtez behin 2000.urteaz geroztik), sai zuriaren babesa bermatu behar izan du aurten, eta erakundeek probaren eguna aldatzera behartu dituzte antolatzaileak. Datorren larunbatean hasiko da Hiru Handienfesta. Aurtengo ekitaldian, marka jarri dute bi arlotan: boluntarioen kopurua 400 pertsona izatea lortu dute (boluntario bat lau parte hartzaileko), eta irteeran egongo diren emakumeak 156 izango dira, parte hartzaileen% 9.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.