Jabi Baraiazarra Mendi Film festibaleko zuzendariak adierazi du jaialdiak eragin nabarmena duela: «Gurean aurkezteaz gain, International Alliance for Mountain Film sareko beste jaialdietara ere bideratzen dira euskal produkzioak, eta, beraz, dena lotuta dago: horregatik aurkezten dira gero eta pelikula gehiago eta kalitate hobekoak gure leiho horretara. Flyng Hands dokumentala, adibidez, Bilboko Al Borde Films eta Labobiografia ekoiztetxeek ekoitzia, dokumentalen jaialdi handietan izango da, eta ziur nago oso bide oparoa izango duela sarietan eta ikusleek harrera oso ona egingo diotela.
Ikusi gehiago
SAIL OFIZIALA
'FLYING HANDS'
Marta Gomez eta Paula Iglesias
Abenduak 7, 19:45, Euskalduna
Pakistango Karakorum mendilerroaren bihotzean, Aniqa Bano alaba gor batez erditu zen: entzumenik gabe jaio zen Narjis. Neska horienganako arbuioa eta estigma handia da han. Aniqak, ordea, alaba jaio arte ez zuen errealitate gordin horren berririk. Hamasei urte geroago, Narjisek amaren egunerokoak irakurri, eta jakingo du zer oztopo gainditu behar izan dituen. Baltistan eskualdean barrena lagunduko gaituzte ama-alabek: gorrentzako eskola eta etxea eraiki ditu han Aniqak. Narjisek amaren bizitza aldatu zuen, eta Aniqak, alabaren patua.
'ZAZPI'
Mikel Lizarralde Asurmendi
Abenduak 8, 12:00, Euskalduna
Euskal Herriko probintzia bakoitzeko mendi garaienak lotuko ditu Mikel Lizarraldek, eta, bidean, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa jaso eta gaitzarekin bizitzea zer den kontatuko du. Bizitza normala izan nahi duen optimista burugogor baten erronka eta 300 kilometro pasatxoko bidaia, 11 etapatan.
'HAIZE LERROAK'
Janire Etxabe
Abenduak 8, 17:00, Euskalduna
Haize lerroak lanean, lau urtean Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerroak dokumentatzen ditu Janire Etxabek. «Amets batek, sentimendu batek aldatu dezake paisaia? Dantza bertikala probatu nuenetik argi izan nuen bide honetan jarraitu gura nuela. Geure etxean, mendietan, hegaz, zintzilik».
'HIRU HAUNDIAK. TAUPADAK ETA GAILURRAK'
Ander Salsamendi Arbizu eta Aitor Intxaurraga
Abenduak 13, 17:00, Euskalduna
Hiru Handiak Euskal Herrian egiten den lasterketa bat da, lehena, handia, mitikoa, entzutetsua... geurea. Gaur egun gure mendietan korrika dabiltzan milaka mendizale ernarazi dituen hazia aspaldi erein zen, eta indartsu ernamuindu. Espiritu askeak, ameslariak, naturarekin bat egiten dutenak.
'MODO AVIÓN'
Iciar Casatmitjana, Garazi Sanchez
Abenduak 10, 19:30, BBK aretoan
Garazi Sanchez surflari profesionala Mexikoko hondartza urrun batera itzuli da, duela hamabost urte bake aterpe izan zuen tokira. Sakelakoarekiko eta pantailekiko adikzioaren loturetatik askatu nahirik, hamabost egun «hegaldirako moduan» pasatzea erabakiko du, bere gailu elektroniko guztiak itzalita eta oraina biziz.
'THE LITTLE CANOE'
Iñigo Grasset
Abenduak 9, 17:30, BBK aretoa
Mentawai uharteen bihotzean (Indonesia), antzinako herri bat bizi izan da mendez mende, naturarekin harmonian. Natxo Gonzalez tarteko dela, film labur honek uharteen edertasun naturala ez ezik bertako herrien arima ere zaintzearen garrantzia nabarmendu nahi du, surfaz harago.
'UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAR'
Alfonso Garcia
Abenduak 7, 12:00, Euskalduna
Eskalatzaileen %1ek baino ez du jarduten bide berriak ekipatzen. Ekipatzaileen lanari buruzkoa da filma, Euskal Herriko lau eskalatzaile bidelagun direla: Aritz Aparizio, Guillermo Bañales, Iñaki Marco eta Juan Manuel Hernandez.
ZABALANDI
'ERRO'
Amaia Lejarreta
Abenduak 9, 17:30, BBK aretoa
Amaia Lejarreta artista plastikoak bodypainting-a eta Janire Etxaberen dantza bertikala uztartzen ditu Jon Mendizabalen kameraren begiradapean. Proiektu honen bidez, Amaiak hainbat kontzeptu islatzen ditu: lurraldea, espazioa/denbora, memoria, identitatea eta gorputzaren bizi zikloak.
'GLAZIARRAK AGURTZEN: ANETO - AIREA'
Iker Larrañaga
Abenduak 13, 19:45, Euskalduna
Eñaut Izagirre Estibaritz glaziologoaren eskutik Pirinioetako lau glaziar aztertzen dituen dokumental sorta: Aneto, Infernuak, Monte Perdido eta Vignemale. Pirinioetako paisaia ederrak eta errealitate areagotua nahasiz, denboran atzera eta aurrera dabiltza dokumentalak. Saio honetan Anetoko glaziarra izango da aztergai, eguraldiko aurkezle Arnaitz Fernandez bidelagun.
'MOVING HIMALAYAS'
Julio A. Valero
Abenduak 13, 16:30, Euskalduna
Nepalen, haur askok zail izaten dute hezkuntza jasotzea; maiz ikasketak utzi behar izaten dituzte, edo hasteko aukerarik ere ez dute izaten. Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen ondareari jarraituz, SOS Himalaya erakundeak errealitate hori hobetu dadin lan egiten du.
'NOIE'
Dani Castillo
Abenduak 7, 12:00, Euskalduna
«Noie», esan zion Ainhize Belarrek aitari, oinak lurretik altxatu eta Iñi Ameriketan (9a+) proiektu handiari ekitean. Pentsamenduen eta ziurgabetasunaren baitan egindako bidaia da filma. Hitza da soka, ez dago irudirik. Haitzuloaren belztasunean, Ainhizeren burutazioak, Baltzolako haitzuloko oihartzunak, esfortzuaren soinuak eta pultsu bizkorra nahasten dira.
'PELIGRO. NO ASOMARSE'
Daniel Cascales Granados
Abenduak 14, 17:00, Euskalduna
Nerbioiko ur jauzia, 200 metro baino garaiagoa, Iberiar penintsulako handiena da. Arroila izugarri bat, Nerbioi ibaiaren sorburutik oso gertu. Oso motibatuta dagoen highliner talde bat ia kilometro bateko lerroa gurutzatzen saiatuko da lehen aldiz.