Mendia

Gazteen talde bana sortuko dute EMFk eta Nafarroako federazioak

Gazteak alpinismoan trebatzeko helburua dute bi teknifikazio taldeek; 2012rako hasi nahi dute lanean

2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Gazteak dira edozein alorretako etorkizuna, eta goi mendian gazteak trebatzeko talde bana sortuko dute Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Nafarroakoak 2012-2013ko denboraldirako.

EMFren taldea 18 eta 25 urte arteko gazteentzat izango da. Mendiko jardueretan gutxieneko esperientzia eta eskarmentua edukitzea ezinbestekoa da — eskia, haitzeko nahiz izotzetako eskalada—, eta eskaera inprimaki betetzearekin batera, eskarmentu hori biltzen duen curriculuma aurkeztu behar da, urtarrilaren 20a baino lehen. Argibideak www.emf-fvm.com webgunean.

Nafarroako federazioak bi talde sortu asmo ditu, 15 eta 18 urte arteko gazteekin lan egiteko: hastapen taldea, batetik, eta trebakuntza taldea, bestetik. 18 eta 20 urte artekoentzat, berriz, teknifikazioan sakontzeko taldea sortuko dute. Koordinatzailea Alberto Urtasun mendizalea izango da. Argibideak: i[email protected] eta 948-22 46 83.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.