Euskal Herriko gailur garaienetatik, mendeurrena gogoan

Larunbatean Gorbeia, Aketegi, Orhi, Adartza eta Okabe gailurretara igo ziren Euskal Mendizale Federazioko eta lurralde bakoitzeko federazioetako zuzendaritzak eta hainbat mendizale, lurralde bakoitzeko tontor garaienetik mendeurrena oroitzeko.

Euskal Herriko gailurrak ekitaldia, Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko
Gorbeia gailurrean 300 mendizale baino gehiago elkartu ziren Araba aldetik eta Bizkai aldetik igota. EMF
ramon olasagasti
2024ko martxoaren 18a
17:45
Entzun

Euskal Herriko mendi federazioek antolatuta, lurralde bakoitzeko mendirik garaienera igo dira joan den larunbat honetan hainbat mendizale. Gorbeiara (Araba eta Bizkaiko sabaia) arabarrak eta bizkaitarrak; Aketegira (Gipuzkoako gailur garaiena) gipuzkoarrak; Adartzara (Lapurdiko sabaia) EMFko zuzendaritzako kideak; eta Okabera (Nafarroa Beherea) eta Orhira (Zuberoa), Zaraitzu, Erronkaribar, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hainbat mendi taldetako kideak. Nafarrak Hiru Erregeen Mahaira igotzekoak ziren, baina elur jausien arriskuagatik igoera bertan behera utzi beharrean izan ziren.

Euskal Herriko gailurrak ekimena, Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko
Zuberoako mendizaleak, Errobert Larrandaburu 'Pipas' tartean, Orhiren gailurrean. EMF
Euskal Herriko gailurrak ekimena, Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko
Beste mendizale talde bat, Orhiren gailurrean. EMF
Euskal Herriko gailurrak ekimena, Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko
EMFko zuzendaritzako kideak, Adartza gailurrean. EMF
Euskal Herriko gailurrak ekimena, Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko
Okabe gailurra, Nafarroa Behereko garaiena. EMF
Euskal Herriko gailurrak ekimena, Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko
Gipuzkoarrak Aketegi tontorrean. EMF

«Hasiera batean, asmoa zen lurralde bakoitzeko federazioetako zuzendaritza batzordeak igotzea tontor garaienetara, baina hainbat mendizale eta talde hasi zitzaizkigun galdetzen ea beraiek ere igo zitezkeen, eta, azkenean, ekitaldi irekiak izan dira», jakinarazi du Zigor Egia Euskal Mendizale Federazioko presidenteak.

Gorbeiakoa izan zen ikusgarriena: 300 lagunetik gora elkartu ziren Araba aldetik (Murgia, Zarate eta Sarria) igotako adarrak eta Bizkai aldetik (Pagomakurre) igotakoak batuta. Gainerako lurraldeetan eta gailurretan, Aketegin, Orhin, Okaben eta Adartza apalagoa izan zen mendizaleen emana, baina Zigor Egia pozik da ekitaldiak izan duen harrerarekin: «Jende gehiago edo gutxiago, mendeurreneko bandera egon zen gure sei tontor garaienetatik bostetan, eta egun zoragarriaz gozatu ahal izan genuen».

EGITARAUA

  • Martxoak 20.  Elgetatik igaroko da 23. Korrika, eta mendizaleek kilometro oso berezia korrituko dute federazioa sortu zen herrian. 
  • Apirilak 24. Tolosan, (Leidor Aretoan), 40 urtetik gorako ibilbide jarraitua duten federatu gipuzkoarrei aitortza egingo zaie, urrezko ikurra emanez.
  • Apirilak 27-28. '100 urte 100 mendi' egitasmoa. Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira zazpi herrialdeetatik aukeratutako 100 tontorretara, eta ehungarren urteurreneko bandera eramango dute. Efemeridea oroitzeko bi mila mapa egingo dira.
  • Maiatzak 18. Ekitaldi instituzionala eta mendi girokoa Elgetan, 1924ko maiatzaren 18an federazioa sortu zen, pertsona politiko, erakunde eta mendi taldeekin. Ekitaldi ofizialaren ondoren, herri bazkaria frontoian. Egunean zehar, udaletxeko plazan marmolezko plaka jartzea, musika, ibilketa nordikoa...
  • Ekainak 17. 1974an Everesterako 'Tximist' espedizioaren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa inauguratuko dute Gasteizen, EMMOA fundazioaren eskutik.
  • Urriak 13. Bi federazioen martxa bateratua Euskal Herriko erdigune geografikora, Urbasa-Andia parke naturalean. Aurten, ekitaldi berean, Mendeurren Ermandadearen diplomak ere banatuko dira.
  • Urriak 18. Bi federazioen martxa bateratua Urbasa Andiako Parke Naturalean dagoen Euskal Herriko erdigune geografikora. Aurten, ekitaldi berean, Ehun Mendietako Mendizaleen Elkartearen diplomak ere banatuko dira.
  • Abenduak 12. 'Euskal Herriko Mendizale Federazioaren 100 urte' monografikoa 'Pyrenaica' aldizkarian. Egun horretarako, urteko ekitaldien ikus-entzunezko bat ere egongo da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.