Mendia. Irudia. Ilarduia
'CELEDON' 9A+ DAVID GAMBUSENTZAT
David Gambus eskalatzaile gasteiztarrak orain arte kateatu duen bide zailena da 'Celedon'. Iker Pouk ekipatu eta irailean lortu zuen kateatzea, 9a+ zailtasuna proposatuz. Gambusek egin du lehen errepikapena. 50 egun inguru eman ditu Ilarduian (Araba), bidea aurkitzen den paretan entrenatzen, haitzera ohitzeko eta beharrezko indarra hartzeko. Ordura arte, 'Esclatamasters' (9a) eta 'Ni blog ni facebook' (8c+/9a) ziren gasteiztarrak kateatutako biderik gogorrenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu