Pako Iriondo Euskal Mendizale Federazioan urte gehien igaro dituen lehendakaria hil da.1926ko urriaren 13an jaio zen Iriondo, Elgoibarren (Gipuzkoa). Gaztetan futbolean jardun bazen ere, berehala piztu zitzaion mendiarekiko grina. Elgoibarren Eup gazte taldean hasi zen lehen irteerak egiten, eta laster Morkaiko Mendizale Elkartea osatu zuten.
Euskal Mendizale Federazioko lehendakari izan da urte luzez, hain zuzen ere, urte gehien pasatu dituen lehendakaria, hogei urte hain zuzen ere. Gaur egun federazioaren ohorezko lehendakaria zen.
Mendiarentzat bizi zen Iriondo, eta harekin zerikusia zuten jarduera askotan ibili zen lanean buru belarri, besteak beste, Pyrenaica aldizkarian. Antolatzaile nekaezina izan zen, esate baterako, haren babesarekin hasi zen antolatzten urtetik urtera ospea handitzen ari den Aizkorriko maratoia
Karakateko azken igoeraren ostean, iragan azaroan, ondoezik jarri zen bazkarian. Ordutik berri gutxi jakin da mendizalearen inguruan. Azken hilabeteak erietxean egin ondoren, gaixotasunak eraman du mendizalea.
Asteartean emango diote azken agurra Iriondori Elgoibarko parrokian, arratsaldeko 19:00etan.
Hilberria. Pako Iriondo
Bizitza bat mendiarentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu