Azaroarekin batera hasi dira bateko eta besteko elkarte, federazio eta aldizkariak 2011. urteko mendiko jarduera interesgarrienak aukeratzen eta saritzen. Asteburuan eman zuten Asiako Urrezko Pioleta, Seulen (Hego Korea), eta saria Denis Urubko eta Gennady Durov kazakhstandarrek jaso zuten, Pobeda mendian (7.439) abuztuan ireki zuten bideagatik. Urubkok eta Durovek ia 3.000 metroko horma eskalatu zuten, eta 6a eta M4 zailtasuneko tarteak gainditu. Bideari Dollar rod izena jarri zioten. Vlad Smirnov kazakhastandarrak 1982an jo zuen begiz Pobeda mendiko bidea, baina inor ez zen handik igo Urubkok eta Durovek abuztuan eskalatu zuten arte.
Asiako Urrezko Pioleta hirugarren aldiz irabazi du Urubkok; Durovek, berriz, lehenengoa du. 2006an, Sergei Samoilovekin Manaslun irekitako bideagatik saritu zuten Urubko; 2009an, Cho Oyun Boris Dedexkorekin irekitako bideagatik.
Mendia
Asiako Urrezko Pioleta Denis Urubkori eta Gennady Durovi eman diete
Pobeda mendian (7.469) abuztuan ireki zuten bideagatik jaso dute saria; hirugarren pioleta du Urubkok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu