Mendia

Antxon Bandresen oroimenezkoa bihar jokatuko dute

Erlojupeko mendi eskiko Euskadiko txapelketa da biharkoa, eta Arette-La Pierre Saint Martinen egingo dute

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Berezia dator Euskal Mendizale Federazioak antolatutako mendi eskiko lasterketen egutegia. Bihar jokatuko da aurreneko proba, Euskadiko erlojupeko txapelketa, Pirinioetako Arette-La Pierre Saint Martinen, eta, ororen gainetik, irailean hildako Antxon Bandresen omenaldia izango da. Hasteko, Antxon Bandresen oroimenezkoa hartu du izena lasterketak, eta haren mendi ibilbidean garrantzia izan zuten osagaietako bi elkartuko ditu: federazioa —bitan izan zen presidente— eta mendiko eskia. Sariak Marijo Lasa emazteak banatuko ditu.

Erlojupekoa 09:00etan hasiko da, Aretteko eski estazioan, eta parte hartzaileak adinaren arabera antolatu dituzten bost mailatan irtengo dira. Izena emateko epea ostegunean bukatu zen, eta ehundik gora mendizale eta eskiatzailek baieztatua zuten parte hartzea. Haietako asko lasterketetan ibilbide luzea egindakoak dira; beste asko Bandresi omenaldia egiteko asmoz irtengo dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.