Alberto Zerainen berririk ez dago larunbatetik

Nanga Parbateko espedizioaren arduradunek ez dute lortzen Galvanekin eta gasteiztarrarekin harremanetan jartzea; 6.400 metrotik gora zeuden

Erredakzioa
2017ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Summit Karakoramek, Nanga Parbat (8.125 metro) igotzeko Alberto Zerainek eta Mariano Galvanek kontratatutako enpresak, atzo jakinarazi zuenez, bi mendizaleen berririk ez dauka joan den larunbatetik; 6.400 metrotik gora zeuden. «Deitu diegu, baina itzalita dago telefonoa. Horregatik, enpresako bost xerpari eskatu nien joan zitezela haien bila, baina ezin izan zuten, uste dugulako 6.400 metrotik gora daudela», esan zuen Muhammed Iqbalek, Summit Karakoramen jabeak. Horregatik, helikoptero bat eskatu dute. Eguraldiak laguntzen badu, helikopteroa gaur joango da Zerainen eta Galvanen bila. Atzo zen joatekoa, baina eguraldi txarrak zapuztu egin zuen saiakera.

Iqbalek azaldu zuenez, altuera ez da kezkatzeko modukoa, baina bai aukeratutako bidea. «Mazeno ertzetik igotzen ari ziren. Biderik zailena da. Behin bakarrik igo da bertatik gailurrera». Iqbalek, hala ere, lasaitasun mezua helarazi nahi izan zuen: «Eremu horretan komunikazio arazoak egon izan dira beste batzuetan. Uste dugu bateria gabe geratu direla. Eskarmentu handiko mendizaleak dira biak, eta badaukate jatekoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.