Mendia

Adam Ondrak 9a zailtasuna zuten bi bide kateatu ditu bistaz, eta 8c+era jaitsi ditu

'Pure imagination' eta 'Golden Ticket' bideak egin ditu bistaz Ondrak, AEBko Red River Gorge eskalada eskolan

2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
9a zailtasuneko bide bat bistaz egiten lehen eskalatzailea izan zitekeen Adam Ondra txekiarra. Ez da horrela izan, ordea, ordura arte 9a zailtasuna zuten Pure Imagination eta Golden Ticket bideei koska bat jaitsi baitie. Hainbat eskalatzailek egin dituzte bi bide horiek aurretik, eta denak egon dira ados haien zailtasun mailarekin; Ondrak, ordea, 8c+ zailtasuna dutela uste du.

Kirol eskaladaren historian beste kapitulu bat idazteko aukera esku eskura izan du Ondrak berriro ere. Ez du bere burua engainatu nahi izan, ordea, eta benetan iruditu zaiona adierazi du txekiarrak, hots, ez direla 9a mailakoak izatera iristen. Buru-belarri dabil 9a mailako bide bat bistaz kateatzeko helburuarekin, Red River Gorge-en.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.