10.000 metroko altuera hartu zuen mendia
![Goian, Amne Machin mendia; behean, igoeraren azken zatia. J.SAN SEBASTIAN. Goian, Amne Machin mendia; behean, igoeraren azken zatia. J.SAN SEBASTIAN.](https://www.berria.eus/uploads/s1/53/67/58/p036-f02.jpeg)
Sei mila metro pasatxo ditu Amne Machin mendiak, baina urtetan Everestek baino altuera handiagoa zuela uste izan zen. 1930eko urteetan 9.000 edo 10.000 metro zituela idatzi zuen Joseph Rock geologo eta National Geografic-eko adituak. Esplorazio urteak ziren, eta Erresuma Batuko hegazkinen hegaldietatik ateratako datuetan oinarritu zen Rock. Urteek aurrera egin ahala, txikitu egin zuten Amne Machin. Txinak Tibeteko lurraldeak okupatu, eta 60ko urteetan zazpi mila metroren jira-biran zegoela ondorioztatu zuten. Txinako agintariek atzerritarrei Tibeteko mendietara joatea baimendu zietenean neurtu zuten altuera zehatza, 1980an: 6.282 metro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu