URTEKARIA: GIZARTEA

Madrilek laugarrenez moldatuko du Esa handitzeko proiektua

Amaierarik ez duen proiektu bat da Esakoa: Espainiako Gobernuak laugarrenez moldatuko du urtegia handitzeko obren proiektua.

Esako urtegia
Esako urtegia handitzeko lanak, artxiboko argazki batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
edurne elizondo
Iruñea
2023ko abenduaren 26a
05:00
Entzun

Hogei urte joan dira Itoizko urtegiak azpian hartutako herriak eraitsi zituztenetik; Esakoa handitzekoa, berriz, amaierarik ez duen proiektu bat da: Espainiako Gobernuak laugarrenez moldatuko duela iragarri zuen azaroan, oraingoan «eskuin hegala are gehiago egonkortzeko» asmoz.

Urriaren 26an, Ebroko Ur Konfederazioak onartu zuen Esako urtegia handitzeko lanak «behin-behinean etenda» zeudela. Aurretik, Esa handitzeko lanen aurkako Rio Aragon eta Esa + Ez elkarteek jakinarazi zuten obretan bi langile bertzerik ez zeudela. Bi elkarteok gogorarazi dute 22 urte igaro direla handitze lanen lehen harria jarri zenetik, eta ordutik, aurrekontua lau bider handitu dela, orain arte gastatutako laurehun milioi euroraino.

Lanak hasi zituztenetik, hamaika adituk ohartarazi dute Esako segutasun arazoez. Maiatzean, Ingeotyc etxeko geologoek egindako ikerketa aurkeztu zuten: nabarmendu zuten «ziurgabetasun handia» dagoela eskuin hegalaren dinamikaren inguruan. «Urtegiaren segurtasuna ez dago bermatua», erran zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.