laura peganos rodriguez
IRITZIA

Jule Fernandez Zabaleta

2024ko otsailaren 2a
05:00
Entzun

Orain ez asko, Arturo Campion euskaltegian, Asiskok Gora euskal herrientsak bere lan berria aurkeztu zuen eta bertan aukera izan nuen Jule Fernandez Zabaleta nor izan zen ezagutzeko: Iruñeko maistra euskalduna, feminista, borrokalaria. Eta ni, hainbeste urte Iruñean pasatu ondoren, haren izena entzun ere egin gabe nengoen.

Euskal Herrira bizitzera heldu baino apur bat lehenago, gure herrian, Suescan, arreta eman zidan liburu bat topatu nuen liburutegian: Pedro Urtsua jaunaren biografia. Ez nuen zalantzarik izan eta etxera eraman nuen irakurtzeko.

Nor izan zen Pedro Urtsua? Naparra zen, baztandarra, 1526an Arizkun herrian jaioa. Pedro gaztea zenean bere osaba Miguel Diaz de Armendariz Amerikatik iritsi zen bisitan eta hark kontatutako balentriek harritu egin zuten berehala. Janaria, urrea, eguraldi ona eta emakumeak aipatzen zituen etengabe Miguelek. Istorio haiek liluratuta, 16 urte besterik ez zituela harekin batean Mundu Berria ezagutzera joateko itsasoratzea erabaki zuen.

Kolonbian, bertako kulturarekin lotura garatzen joan zen, indigena bat salbatu egin zuen eta berarekin adiskidetu... Pamplona hiria ere eraiki zuen Kolonbian. Baina denborarekin gogortu egin zitzaion aldartea eta handitu diru-gosea, hasieran hainbeste kritikatu zituen konkistatzaileen modura, eta basakeria galantak egin zituen.

Mendillorrin bizi nintzen garaian, goizero ateratzen nintzen auzoa ezagutzera eta egun batean, paseo horietako batean, bat-batean, mutur aurrean ikusi nuen Pedro de Ursua Bigarren Hezkuntzako Institutua. Kaka zaharra! Galderak kolpeka etorri zitzaizkidan burura: ikasleek jakingo ote dute nor izan zen jaun hura? Ba ote dakite zer egin zuen Amerikan? Ez zaie inporta zer sentitu dezakegun guk amerikarrok? Benetan? Momentu hartan, institutura sartzeko gogoa eman zidan gure istorioaren bertsioa kontatzera. Isil-isilik eta geldi-geldi geratu nintzen, zur eta lur.

Orduan aukera aprobetxatu nuen bertan zeudenei galdetzeko ea ba ote zekiten zer egin zuen Urtsua jaunak Kolonbian eta argi utzi nuen haserregarria iruditzen zitzaidala ikastetxe batek bere izena izatea. Isiltasuna nagusitu zen.

Urteak pasatu ondoren, Erorien monumentuaren inguruko bilera politiko batean eztabaida betean aritu nintzen: eraitsi ala eraldatu? Iruñean izen frankista duten kaleez ere hitz egin genuen, eta, bat-batean, burura etorri zitzaidan kolonizatzailearena. Orduan aukera aprobetxatu nuen bertan zeudenei galdetzeko ea ba ote zekiten zer egin zuen Urtsua jaunak Kolonbian eta argi utzi nuen haserregarria iruditzen zitzaidala ikastetxe batek haren izena izatea. Isiltasuna nagusitu zen.

Handik urte batera-edo, Iruñeko udal plazan nenbilela, bilera hartan parte hartu zuen bat niregana hurbildu zen eta irribarre zabal batekin esan zidan Mendillorriko ikastetxean ikasleek lortu zutela izena aldatzea. Nire begiak diz-diz, isilik gelditu nintzen eta bake berezi bat sartu zitzaidan, hazi erein berria irudikatu nuen zelai antzu batean, loratuko zen itxaropenez.

Duela zenbait urte ederra izango zen Jule Fernandez Zabaleta Mendillorriko Bigarren Hezkuntzako Institutua aurkitzea nire paseo hartan, eta galdetzea nor zen, zer egin zuen eta mendillorritarrek (edo edozein iruindarrek) emakume haren bizitza kontatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.