Aines Hariztoi
URTEKARIA: IRITZIA

Traduttore, traditore

2024ko abenduaren 20a
05:00
Entzun

Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua ongi ezagutzen dugu: Errepublikako hizkuntza frantsesa da. Egunero hamaika oztopo eta eragozpen eragiten dizkigu, baita eskubide zapalkuntzak zuritzen ere.

Alta, lanak ez du hizkuntzarik. Lan zuzenbideak ez du elebakartasuna araubidetzen. Enpresan hainbat hizkuntza erabiltzea legezkoa da, beharragatik zein adierazpen askatasunagatik. Frantsesa ez den beste hizkuntza bat hitz egitea haizu da, langileen segurtasuna arriskuan jartzen ez badu.

Enplegatzaileek, aldiz, langileen informatzeko betebeharra dute eta, harago, informazioak ongi ulertu dituztela ziurtatu behar dute. Hemen ikusten dugu urraketa gehien.

Ginea, Kolonbia, Ukraina, Dominikar Errepublika... jatorri guzietako langileak sindikatura joaten dira astero laguntza eske: lan kontratua ulertzeko, lan istripuen edo geldialdien urraspideak ezagutzeko, langabezia eskubideak lortzeko...

Lehen zailtasuna elkar ulertzean datza, hizkuntza komun bat edo bitartekari bat aurkitu behar baita. Bigarren nekezia, agian nagusia, sistema arrotz bezain korapilatsu baten azaltzea da. Zuzenbidearen sotiltasunek eta hiztegi teknikoek argibideak sinplifikatzera behartzen gaituzte maiz. Itzulpena ez bada perfektua, zintzotasunez egina da.

Ez pentsa frantses hiztunak ez diren langile guztiak urrunetik datozela. Hego Euskal Herriko langile ugari ber egoeran daude, preseski ere euskara dakitelako, eta Ipar Euskal Herrian dugun eskasia betetzeko enplegatuak dira. Hizkuntzak batzen gaitu, defenditzeko bat egiten dugu, baina euskaraz lan egiten dutenei traizio eginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.