PANPI SAINTE MARIE

'Tapas'

2024ko martxoaren 8a
05:00
Entzun

Tapas… Aupa! Atzo igandearekin bururatu dute hitaz oroitzeko, hire Donibane Lohizuneko lagunek antolatu omenaldi astea.

Arrantzale maitagarri, gogoan diat hire irri, libertatez hain egarri, hautatu gure aberri.

Aste batez lau ekitalditan hitaz, hire engaiamenduaz, gure borrokaz, IKren borrokaz luze eta zabal hitz egin diagu. Zendako hi eta beste hainbeste gazte gudari bilakatu ziren laurogeiko hamarkada horretan?

Oraingo gazteek aski ditek gaurko panoramari so egitea eta zoritxarrez puntu batzuetan erran genezakek orduan bezala edo berdin larriagoa dugula egoera.

Donibanen, besteetan bezala, euskara zaila duk entzutea karriketan. Bizpahiru mila biztanle gehiago heldu zaizkiguk urte guziz, kasu gehienetan gauza guti dakitenak zein herrialdetarat heldu diren… Donibaneko portuan arrantzale ontzi kotsia baduk oraindik baina laket portuan tinkiago zeudek… Gure aldean, laborari munduan ere odolusteak segitzen dik zonbat nahi indar eginik ere. Hik argi huen bezala, sistema kolonialista eta kapitalista jasaiten dik gure herriak oraino. Egia aitortu behar diagu! Nahiz orduan hiri tiro eginik ere ez daukute esperantzaren iturria agortu. Ezin diagu poztu, baina, Tapas, ez diagu milaka herritarrek egoera hau onartzen.

Lotuak gaituk borrokari bizi dadin Euskal Herri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.