MARTTA IRIGOIEN

Suak erre aitzin

2024ko azaroaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den egunean aperitifa batean, lagun artean kalakan ari ginen. Trago bat edanik, bigarrena, hondarrean beste pertsonekin nahasten hasi ginen. Batzuekin solasean, fite bakoitzaren aktibitateez eta lanaz mintzatzen hasi ginen. Seaskako kolegio batean irakasten dut. Naturaltasunez, «zertarako balio du euskaraz egitea?», galdegin zidan batek. Fakultatean nintzelarik, Angelun, jadanik entzunak nituen, tokiko basque batzuk erraten «oraindik sinesten duzue?», edo «tematzen dira», beste batek, saihetsetik.

Ez du adinak egiten, zaharrago batzuen ahotik entzuna ere: «Ez ote zarete akituak?».

Ez dakit pertsona horiek manera inozentean, kuriositatez edo gaiztakeriaz erran dituzten holako oharrak; agian, hobe ez jakinik.

Dakidan gauza bakarra da zein efektu egiten didan barneko organoetan. Nola holako ohar sinple batek pizten didan barneko sua.

Egoeren arabera, ahal bezala/gorputzak permititzen zidan bezala ihardetsi izan dut: bortizki, manera idorrean, umore beltzarekin, umore alaiarekin... Sekula satisfos izan gabe. Dohaike, parekoak, bere esaldiaren eta ene erantzunaren artean aldea ere sentitu du.

Aldi oro, etxera sartzerakoan, fase ezberdin batzuetarik pasatu naiz: ukapena (ez da hori erratera ausartu, halere?), haserrea (zer urde zikina!), negoziazioa (ez du gaizki pentsatu, ez da ohartzen erran duenaz), depresioa (ez dugu sekula lortuko).

Beste euskaldun batzuekin egoera partekatzean, onarpena heldu da. Irria, autoderisioa ateratzen dira, eta on egiten du!
 
Ahoan bilorik gabe, arma gaitezen. Gure diskurtsoa eraiki dezagun, ez gaitzala esaldi sinple batek biluzik utz. Komunitatean aipatu eta kanpora begirako diskurtsoa zorroztu dezagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.