MARTTA IRIGOIEN

Mediku on eta euskaldunak

2025eko apirilaren 11
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken astean ospitalean egon den lagun batekin solasean entzunik: «Izugarri goxoan egon naiz ospitalean». (Egia erran, ez zuen eritasun larririk).

Esaldi hori entzuterakoan, harriturik, ihardetsi nion nola ote den posible holako leku zuri, aszeptizatu, usain berezi anxiogenoan, hain gustura egon izana.

Lagun hori astebetez egon zen tokiko ospitalean. Zazpi egun horietan, zerbitzuko langile ezberdin franko ikusi zituen. Horietan, egunero erizain bikote bat, mediku berezituagoak eta laguntzaileak. Oro har, egonaldi denboran, hamabost bat pertsonarekin harremandu da.

«Egunero euskaraz aritu naiz», zioen. «Gelara jin zen mediku batekin bederen euskaraz aritzeko aukera banuen, hemen, Donapaleun!».

Jendartean, medikuek euskaraz ez jakitea aski normaltzat hartua da. Eta oraindik okerrago, usu mahaigaineratzen da esaldi topiko hori: «Zer nahiago duzu: mediku ona ala euskalduna?». 

Erran gabe doa, hizkuntzaren hurbiltasunagatik, segidan konfiantza zerbait sortzen dela hizkuntzaren bidez. Gainera, hemen, arta kasu batean (grabe izan ala ez), zerbait intimo beraz, zure hizkuntza erabiltzeko aukera baduzularik, distantzia bat kentzen du, eta segur sendatze prozesuan garrantzia baduela.

Nork erranen zuen egun batez mediku euskaldun eta on batzuk ukanen genituela tokiko ospitalean? Segi dezagun leku horien (eta beste guzien) desanxiogenatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.