Jean-Marc Huart izanen da Bordeleko errektore berria

Anne Basigni-Faure ordezkatuko du martxoaren 26tik aitzina. Eskola irakaskuntzako Frantziako zuzendaritzako burua izan zen Blanquer ministro zenean.

Jean-Marc Huart, artxiboko argazki batean. BERRIA
Jean-Marc Huart, artxiboko argazki batean. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko martxoaren 13a
12:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Aldaketak izanen dira Frantziako hezkuntza administrazioan. Martxoaren 26tik aitzina, Jean-Marc Huart izanen da Bordeleko Akademiako errektore berria. Anne Basigni-Faure ordezkatuko du; 2019tik atxiki du kargu hori. 

Hezkuntza arloan ibilbide luzea duen funtzionarioa da Huart. Besteak beste, eskola irakaskuntzako Frantziako zuzendaritzako burua izan 2017 eta 2019 artean, Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministro izan zen garaian. 

Euskarazko irakaskuntzaren aldeko eragileek tentsioz beteriko harremana izan dute azken urteetan Bisagni-Faurerekin. Iazko urtarrilean, hizkuntza gutxituetako eragileek salatu zuten Bordeleko errektorea zela irakaskuntzako oztopoen erantzulea. Adierazi zuten haren eskaria izan zela brebetako ariketetako galderak frantses hutsean izatea, eta azken urteetan hizkuntza gutxituen irakaskuntzari erakutsi dion «etsaigoa» salatu zuten. 

BERRIAk jakin duenez, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko akademia ikuskaria ere aurki aldatu behar lukete. François Xavier Pestelek atxiki du kargua azken urteetan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.