Hiru gizon atxilotu dituzte Betharramgo kasuari lotuta

1957 eta 2004 birtartean egin bortxaketak, sexu erasoak eta bortizkeria fisiko larriak leporatzen dizkiete atxilotutakoei.

Betharramgo ikastetxe katolikoaren eraikina —egun, Beau-Rameau du izena—. BERRIA
Betharramgo ikastetxe katolikoaren eraikina —egun, Beau-Rameau du izena—. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko otsailaren 19a
14:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Ici Pays Basque irratiak jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak hiru gizon atxilotu ditu asteazken honetan, Betharramgo auziari lotuta. 1957 eta 2004 bitartean egin bortxaketak, sexu erasoak eta bortizkeria fisiko larriak leporatzen dizkiete. 

Atxilotutako gizonek 94, 70 eta 60 urte dituzte. 

Paueko fiskaltzak otsailean jakinarazi zuen ikerketa abiatuko zuela Betharramgo ikastetxe katolikoan urteetan zehar izandako bortizkerien ondotik. Dozenaka ikasle ohik salatu dituzte ikastetxe horretan jasandako tratu txarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.