PANPI SAINTE MARIE

Gezurra

2024ko abenduaren 13a
05:00
Entzun

FNSEA eta Coordination Rurale sindikatuek diote orain arte debekatuak ziren pestiziden berriz onartzea aterabidea litzatekeela laborarien lansaria segurtatzeko.

Laborarien mozkinen prezioak segurtatzeko kostu sarien araberako gutxieneko prezioen alde borrokatzea litzateke, ordea, egiazko aterabidea. FNSEA eta CR sindikatuek aitzineko hamarkadetan jada hainbeste etxalde eta lanpostu desagerrarazi dituen errezeta dute lelo bakarra.

Mercosur nazioarteko hitzarmena salatzen dute, baina beti aho beteka ari dira konpetitiboak izateko beste erresumetan erabiltzen diren pestizidak arrunt beharrezkoak dituztelako. Hain zuzen, jendartean piztu alarmek eta emeki-emeki lortu adostasun politiko batzuek ekarri zuten hain kaltegarriak ziren pozoi batzuen debekatzerat.

Zinez gibelatze larria gertatu da Frantziako Asanblean eta Senatuan, onartu baitute laster lau lege proposamenen aztertzea. Hain zuzen, delako bi sindikatu horien kexua horretan oinarritzen baita, besteak beste.

Non da bi asanblea horien koherentzia? Eta non da bi sindikatuen koherentzia? Alde batetik, Mercosur salatzen dute, eta Hego Ameriketako herrialde horietan ekoizten dutena hemengo baldintzak baino baldintza apalagoetan ekoizten dutela salatzen, eta, bestaldetik, hango pestiziden baliatzea aldarrikatzen dute.

Gure ustez, laborarien, gure jendartearen osasunaren, gure uraren eta bioaniztasunaren kontra doaz gibelatze horiek. Erabaki horiek epe labur eta ertainean laborarien interesen aurka itzultzen dira. Alta, pestizida horiek debekatzean erabakitzaile politiko horiek bazekiten arras ontsa zerendako hartzen zuten erabaki hura. Diputatu eta senatariek badakite, alta, beste norabide bat hartu behar lukeela gure laborantza modeloak krisitik ateratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.