Euskadi Berria Eraikitzen hausnarketa prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu Ahal Dugu-k

150 proposamen baino gehiago jaso dituzte, izan norbanakoenak, izan kolektiboenak.

(ID_13057856) (Monika del Valle/@FOKU) 2023-07-28, Bilbo. Ahal Dugu-Podemosen balorazioa Espainiako hauteskundeen emaitzez
Pilar garrido, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko urtarrilaren 17a
15:10
Entzun

Ahal Dugu-k Euskadi Berria Eraikitzen hausnarketa irekiko prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu Bilbon egin duen agerraldi batean. Azaroan abiatutako eztabaida politiko horren bidez, beren esparru politikoa indartu eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erronkei aurre egiteko proiektu politiko berri bat osatu nahi izan dute. Orotara, 150 proposamen baino gehiago jaso dituzte, izan norbanakoenak, izan kolektiboenak, Ahal Dugu-ko zirkuluetatik eta mugimendu sozialetatik eratorriak.

Pilar Garrido Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak eta David Soto antolakuntza idazkari eta Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak egin dute aurkezpena. Sei ardatz estrategiko ditu dokumentuak: Euskadi: egoeraren diagnosia, Zerbitzu publikoak bidegurutzean, Ekonomia soziala eta berdea, Zaintzarako eskubidea, Lurralde eredua eta Herrialdea aldatuko duen bilgunerako printzipioak eta balioak. Ekonomia sozial eta berdeari dagokion atalak jaso du ekarpen gehien, bi eledunen hitzetan. Ahal Dugu-k izan beharreko posizionamendu ekonomikoari, lan merkatuari, kooperatibismoari, ekonomia berdeari eta trantsizio ekologikoari buruzkoak dira.

Hainbat bidetatik jasotako ekarpenez gain, Euskadi Berria Eraikitzen prozesuan egin dituzten topaketak ere azpimarratu dituzte. «Parte hartze oso zabala izan da prozesu osoan. Lortutako erantzuna oso garrantzitsua da, eta Euskadin aldaketarako dagoen gogoa eta bertan modu aktiboan parte hartzeko interesa erakusten du», adierazi dute Garridok eta Sotok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.