Hasi da hautagaien dantza 2026ko herriko bozei begira. Bruno Karrere Uztaritzeko (Lapurdi) auzapezak Mediabask-en iragarri du ez dela karguan segitzeko hautagai izanen heldu den urteko udaberrian iragatekoak diren hauteskundeetan. Esplikatu du ez duela «gehiegizko agintaldi bat» egin nahi, eta «beste arnasa bat» eman nahi diola herriko etxeari.
Ezkerreko abertzaleak biltzen dituen Uztaritze Bai zerrendako kideek otsailaren 21ean egin zuten biltzar nagusia, eta Piero Rouget hautatu zuten 2026an zerrendaburu izateko. Euskal Hirigune Elkargoan ingeniari gisa ari da lanean, eta hautetsi izan da azken bi agintaldietan.
Karrere azken bi hamarkadetan izan da hautetsi Uztaritzeko herrian. 2014an hautatu zuten auzapez, eta 2020an karguari eutsi zion. Heldu den urtean Uztaritze Bai zerrendari babesa emango diola adierazi du.