Palestinaren aldeko keinu oro debekatua eta kriminalizatua da: ezin da banderarik erakutsi, ezin da elkarretaratzerik edo manifestaziorik antolatu. Eztabaida publiko guzia blokatua da. Sare sozialen bidez genozidio bat ikusten ari gara zuzenean eta mendebaldeko agintarien adierazpenak surrealistak dira.
Inperialismoa, kolonizazioa eta herrien autodeterminazioa berriz aipatzen ditugu, noiz Euskal Herriarentzat? Hendaia, Irun eta Hondarribiko hautetsiek irribarre handi batekin «ireki» dute berriz Avenida-ko zubia txaloen artean, kontrola ezarria zuten polizien begiradapean.
Lanean ari ez direnean ere armak eraman nahi dituzte ertzainek, hori eskatu dute gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuek…
Zinegin festibaleko emanaldi baten ondotik, publikoko batek kexua adierazi zuen zinema festibala euskaraz izatea «baztergarria» zelako.
Azaroaren 30ean greba feminista orokorra eginen da Euskal Herrian, baina Ipar Euskal Herrian, «egungo errealitatea» dela eta, ezingo da grebara deitu…
Beskoitzeko ikastolak 10 urte pasatu ditu prefabrikatuetan eta auzapezak horrela segitzea nahi luke. Karrikara aterako dira haur, buraso eta euskaltzaleak azaroaren 18an.
Euskal Konfederazioak agerraldia egin du ondoko aste eta hilabeteetan euskararen geroa jokoan dela oroitarazteko eta joan den larunbatean euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioa egin da Bilbon.
Telebista, ordenagailua eta mugikorra itzali dituzu eta etxetik atera zara.