Musika

Jon Maia: «Herri proposamen bat da disko-liburua baino gehiago»

Jon Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua argitaratu du. Elkarrizketa eman dio 'Urola Kostako Hitza'-ri.

Jon Maia
Jon Maia, Zumaian, lehengo astean. UROLA KOSTAKO HITZA
2023ko azaroaren 20a
05:00
Entzun

Identitatearen gaia ardatz hartuta, Jon Maiak (Urretxu, Gipuzkoa, 1972) Kantu berri bat gara disko-liburua argitaratu du. Hamalau abestiz eta poema luze batez osatutako lan sakona jorratu du. «Disko-liburua baino gehiago da herri proposamen bat, herri ikuspegi bat. Nire kontzertuak ere hala izaten dira: emanaldietatik harago doaz nire zuzenekoak. Hori nire motibazio nagusia izaten da, bizi naizen herriari eta garaiari nire ekarpena egitea, eta nik jaso dudanak aurrera egitea», esan dio Maiak Urola Kostako Hitza-ri, elkarrizketa batean.

Kantu berriez osatuta dago gehienbat lana, eta, Maiaren esanetan, hori da aurreko lanarekiko ezberdintasun nagusia. «Aurrekoak nik idatzitako kantu ezagunen bertsioak ziren, eta honetan, hamalautik hamar propio sortutako kantak dira». Bestetik, «lan honen ardatz nagusia da transmisioa: identitatearen eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa, alegia».

Nostalgia abestian Silvio Rodriguezek  parte hartu du, euskaraz. «Nire bizitzako bidaia lagun handi bat da Silvio», esan du Maiak. «Nire planteamendua da amets guztien bila joatea, nire buruari mugarik jarri gabe. Bazirudien ia ezinezkoa zela Silvio Rodriguezek euskaraz abestea ni bezalako ezezagun batentzat, baina amets egin nuen, ausartu nintzen eta lortu dut. Opari bat izan da, ez bakarrik niretzat, baizik eta Euskal Herrian dituen milaka jarraitzailerentzat ere bai».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.