Finantza publikoak

Hirigintza eta Etxebizitza arloak, Donostiako Udalaren lehentasun 2025ean

517 milioi euroko aurrekontua ondu du, aurtengoa baino %6,7 handiagoa. Egitasmoa «soziala, inbertitzailea eta garraio publikoarekin eta mugikortasunarekin konprometitua» da.

(ID_14427237) (/EZEZAGUNA) donostia
Donostiako alkate Eneko Goia, Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotzi Kerman Orbegozo eta Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi Ane Oiarbide, urriaren 19an, Donostian. DONOSTIAKO UDALA
Miren Mujika Telleria.
2024ko azaroaren 15a
05:00
Entzun

Donostiako Udalak 517.493.047 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, aurtengoa baino %6,76 handiagoa. Urriaren 19an aurkeztu zuten proiektua Eneko Goia alkateak, Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotzi Kerman Orbegozok eta Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi Ane Oiarbidek. Alkatearen hitzetan, diseinatu duten aurrekontua «soziala, inbertitzailea eta garraio publikoarekin eta mugikortasunarekin konprometitua» izango da. Hirigintza eta Etxebizitza arloak lehentasun izanik, haietan egingo dute inbertsiorik handiena.

Goiak esan zuen aurrekontu proiektuak hiritar oro hartu nahi duela kontuan. «Ez dugu inor atzean utzi nahi, etxebizitza publiko gehiago sustatu nahi ditugu, mugikortasun jasangarria bultzatu, eta hiri zaindua eta segurua izaten jarraitu».

Orbegozo zinegotziak zehaztu zuen Hirigintza Sailak 12,1 milioi euroko aurrekontua izango duela datorren urtean, lehen hasitako egitasmoak garatzeko edota berriak hasteko. Horretaz gainera, Donostiako Etxegintzak 70,8 milioi euro jarriko ditu datozen lau urteetan, babes ofizialeko 282 etxebizitza eta 38 zuzkidura apartamentu egiteko.

Mugikortasun jasangarriaren aldeko «apustu sendoa» egiten jarraituko dutela gaineratu zuen Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotziak. «Dbusi ekarpen handiagoak egingo dizkiogu, eta mantenduko dugu Mugi txartelaren deskontu sistema».

EAJk eta PSE-EEk osatzen dute Donostiako udal gobernua. Gehiengo osoa daukate udalbatzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.