Politika

Kargua utzi du Iban Herrarte Aramaioko alkateak

Udalak esan du «arrazoi pertsonalak» direla-eta utzi duela postua.

(ID_17017835020185) Iban Herrarte Aramaioko alkate ohia.
Iban Herrarte.
Arabako Alea
2023ko abenduaren 5a
14:25
Entzun

Iban Herrarte Aramaioko alkateak (EH Bildu) kargua utzi du, «arrazoi pertsonalak» adierazita, udalak gaur ohar batean zabaldu duenez. 

Udalak esan dutenez, «datozen egunotan» ekingo diote udaleko lan taldea «berregituratzeko lanari». Alkate berria izendatu bitartean, Martin Arriolabengoa alkateordeak izango du aginte makila. Herritarrei aldez aurretik «barkamena» eskatu diete sor daitezkeen eragozpenengatik.

Artikulua, Arabako Alea-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.