Haur eta gazte literatura

Zu hor eta ni hemen

Zu hor eta ni hemen

Idazlea: Beramendi Nazabal, Joseba

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 44

Argitaletxea: Txalaparta

Marrazki bat aurkitu du liburu honetako protagonistak, eta haren jabea bilatzeko bideari ekiten dio. Hondatutako kaleetan bilatzen du, txikitutako eraikinetan eta ilaran edo ihesean den jendearen artean, laguna onik ote dagoen jakin nahian.

Errimadun testuek irakurketa ozena sustatzen dute, eta haurren egunerokoari buruzko galderak izanik –beren ohituren, harremanen, kezken… ingurukoak–, elkarrizketa bultzatzen dute. Finean, liburuak gerra bizi duten haurrei buruzko hausnarketara gonbidatzen gaitu, enpatia lantzeko bide emanez.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.