Eleberria

Zazpi gurutzeak

Zazpi gurutzeak

Idazlea: Donis, Yolanda

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 222

Argitaletxea: Dakit argitaldaria

Bere ama hil ondoren Anne Basterretxea Kortaburu Irubidera dator. Kazetaria da, eta lan egiten duen aldizkariak erreportaje bat egiteko eskatu dio, taldean euskaraz dakien bakarra delako. Horixe da jende aurrean, aitzakia gisa, esan behar duena. Bere Mountain Hometik —Idahotik— Euskal Herrira datorren lehen aldia da. Egiten ari den hegaldian gogoratu du amaren armairuan aurkitu zuen Vasquitos y nesquitas izeneko gozokien metalezko kutxatxoa, non barnean gordeta zeuden argazkiak. Eta, behin eta berriro, etortzen zaizkio burura une hartan sortu zitzaizkion galderak: «Ama, zergatik ez zenidan zure familiaz ezer azaldu? Zer ezkutatu nahi izan duzu?».

Aia eta Zarautz artean, Laurgain auzotik gertu dagoen Irubide herrian amak ezkutuan gorde nahi izan zuen gurutzeen zergatia ezagutuko du. Zer gertatu ote zen?

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.