Xabier Lete: Poema eta abesti guztiak

Idazlea: Lete, Xabier
Generoa: Testu zaharrak, berrargitalpenak, bildumak...
Orri kopurua: 968
Argitaletxea: Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta
Xabier Leteren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) biltzen duen bilduma argitaratu dute bost argitaletxeren artean egindako edizio batean (Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela eta Txalaparta). Ia mila orriko emaitza, formatu eder eta zainduan, azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz egina. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak izan dira lan hau aurrera eraman dutenak.
Argitaletxeek Euskal Editoreen Elkartearen laguntza izan dute koordinazioan.
Lana gauzatzeko garaian, Gurrutxagak eta Otaegik eskura izan dute poetaren eskuizkribu eta paper pribatuak biltzen dituen Xabier Lete Fondoa. Hala, 100 orri baino gehiagok sarrera jori eta aberats baten ondotik, hiru partetan zatitu dute Leteren lan lirikoa, kutxa batean bilduta.
Hiru ale
Edizioari dagokionez, hiru aletan egokitu dute Xabier Leteren obra, hitzaurre eta oharrez hornituz. Horrek esan nahi du Leteren testuei oharrak eta azalpenak gehitu dizkiela, ahal den neurrian bere testuingurua eta asmoa uler dadin.