Saiakera

Xabier Lete. Bertsorik sakonena

Xabier Lete. Bertsorik sakonena

Idazlea: Martin Etxebeste, Jon

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 228

Argitaletxea: EHU

Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Oiartzungo plazan Xalbadorren bertso batzuk entzuten. Jendetza bildu da, eta sekulako errespetuz entzuten dute denek. Afaldu aurretik lekuonatarrenean izan da, Tiburtzik kantatutako bertso zaharrez gozatzen. Ahozkotasunaren putzutik edatearen poderioz iturri bihurtu da Lete, eta orain bera da bertsoak idazten diharduena. Azken hatsarekin kantatu du Xalbadorrek bere bertsorik sakonena, eta Letek agur eresi bat idazteko bulkada sentitu du. Handik egun batzuetara agertu da plazara, gitarra eskutan. Berebaitaraturik dago ume kozkor bat Leteren bertso batzuk entzuten...

Liburu honek Leteren bizitzaren, garaiaren, eta obraren errepasoa egiten du lehen hiru kapituluetan. Laugarrenean, bertsolaritzak Leterengan izan zuen eragina eta Leteren abestiek bertsogintzan izan dutena azaltzen dira xeheki.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.