Haur eta gazte literatura

Surflaria

Surflaria

Idazlea: Alberdi, Uxue / Martin, Susanna

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 56

Argitaletxea: Euskal Herriko Ikastolak

Xabiroi aldizkarian zortzi ataletan publikatuta argitaratu zen, lehenbizikoz, Surflaria. 2020. urtean murgildu ziren lan honetan, eta 2023ko ekaineko zenbakian argitaratu da azken kapitulua. Orain guztiak album batean batu ditu Xabiroi aldizkariak, bere bildumako hamazazpigarren lana, hain zuzen ere.

Gidoia: Uxue Alberdi.

Irudiak: Susanna Martin.

Istorioko protagonista nagusietako batek, Amaiak, jaso duen telefono dei batekin abiatzen da Surflaria: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Hileta egin behar diote Ekiri, eta horrek itzularaziko du Amaia Zarautzera, jaioterrira, haurdun dagoen momentuan.

Surflaria metafora bisualez josita dagoen komikia da.

Paisaia itsastarrak betetzen ditu orrialdeak, plano zabaletatik xehetasun planoetara egiten du jauzi, eta zehaztasunaren eta tonu poetikoaren artean dabil, aldiro, Surflaria.

Koloreak ere berebiziko garrantzia hartu du lan honetan. Izan ere, protagonista bakoitzari kolore bat eman dio Susanna Martinek, eta hala, tonu eta kolore jakin batez agertuko da, adibidez, itsasoa, protagonista jakin bat denean gogoratzen ari dena, edo beste batez Amaia eta Eki elkarrekin dauden iraganeko uneetan.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.