Haur eta gazte literatura

Sumendi bat daukat eta ez dut arnastu nahi

Sumendi bat daukat eta ez dut arnastu nahi

Idazlea: Tirado, Míriam / Turu, Joan

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 26

Argitaletxea: Carambuco Ediciones

Sumendi bat daukat liburuaren salmenta-arrakastaren ale berria (lehenaren 100.000 ale baino gehiago saldu dira), konplikatu bezain ohikoa den emozio batekin, amorruarekin alegia, zer egin jakiteko ipuina. Oraingoan Sam ezagutuko dugu, zeinak, arreba Albak ez bezala, ezin baitu arnastu bere sumendia itzaltzeko.

Beste erronka bat sumendien maitagarriarentzat! Sam laguntzeko gai izango al da?

Bai txikiei bai nagusiei geure baitan daramagun sumendia pizten zaigun egoera guztiak kudeatzen laguntzeko tresna ugariz betetako ipuina.

Egileak

MÍRIAM TIRADO: hazkuntza-aholkularia, amatasun/aitatasun kontzientean espezializatua, eta kazetaria. Liburu arrakastatsuen egilea: Sumendi bat daukat, Titi festa, Rabietas eta El hilo invisible.

JOAN TURU: irudigile profesionala da eta haur- eta gazte-literaturan aritzen da, eskoletan jarduerak egiten eta haur-ipuinak irudiztatzen. Haren lanak zenbait hizkuntzatara itzuli dituzte.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.