Saiakera

Solas gordeak

Solas gordeak

Idazlea: Tambourin, Marikita

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 415

Argitaletxea: Maiatz

Zer dira Solas Gordeak? Gorde hitzak bi adierazpen nagusi ditu euskaraz. Iparraldean ezkutatuaren sinonimoa da eta Hegoaldean begiraturen sentsua du. Autoreak atxikiak, baina ageritasunik gabe gelditu diren idatziak dira hemen argitaratzen. 1971 eta 2024 artean, Marikita Tambourinek publiko aurrean euskaraz eman mintzaldiek, baita hedabideetan egin elkarrizketek eta kronikek osatzen dute liburu hau. Idazleak bizian zehar landu ditu bilduma honetan aipatuak diren gaiak: agotak, emazteak, etxaldeak, etxe izenak, euskal deiturak, euskara, feminismoa, ikastola, ingurumena, literatura, mitologia eta ohiturak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.