Ipuina

Paradisuaren kanpoko aldeak

Paradisuaren kanpoko aldeak

Idazlea: Atxaga, Bernardo

Generoa: Ipuina

Orri kopurua: 144

Argitaletxea: Pamiela argitaletxea

Idatzi komikoak eta tristeak

AZKEN ZENBAKIAK

Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran.

Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan.

Jakin orain zenbateko mailegua emango dizugun. Klikatu hemen, arren.

Barkatu! Aurrera jarraitzeko, zure adinaren laukia bete behar duzu.

Ikus orain zer kopuru dagokizun, lagun. Klikatu hemen, arren.

Klikatu nuen eta: zero koma zero zero zero zero zero zero zero...

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.