Palinpsestoa

Idazlea: Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 477
Argitaletxea: Maiatz
«Baina gu, ni bezalakoak edo antzekoak, isiltzen baldin bagara, irabazleen errelatoa gailenduko da!»
Horra arazoa. Joxe Austin Arrieta gure idazlea da, eta horrekin batera familia herrikoi baten azken haurra, euskararen erabiltzaile suharra eta Euskal Herri libre, batu eta sozialistaren aldeko militante ezaguna. Liburuak badu eite autobiografikoa: familia, idazle eta militantearen gorabeherak kontatzen ditu. Hor, zapalkuntzaren errealitatea eta haren alde gogorrenak; erresistentziari bizia eskaini zioten jende ausarten kuraia; irabazteko beharrak bultzaturik gertatu ziren huts ttipi eta handiak eta, azkenean, estrategia baten porrota eta jendarte osorako itzaltze arriskua.
Nahikunde, kontradikzio eta zaurien kronika izanik, haren kontatzeko hizkuntza ere korapilatzen da eta jarrera sozial eta politikoen aipatzearekin batzen da idazleak gainditu zailtasunen kronika literarioa, irakurlea hunkituko duen liburu baten gauzatzeko: hil ala biziko kronika desberdinak batzen dituen Palinpsestoa.