Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Eleberria
Olatuak sutzen direnean

Idazlea: Larrañaga Altuna, Haritz
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 232
Argitaletxea: Txalaparta
Zarautz, 1980ko hamarkada. Zehatzago, Bermudako Triangelua edo Barrio txino esaten dioten auzoa, eta Franco hil ondoko urteak. Etxe berera urte bateko aldearekin sortu diren bi anaiaren bizitzari segitzen die Haritz Larrañagaren lehen eleberriak. Haurtzaroa eta heziketa konpartitu arren, bide desberdinei heltzen diete: bata, askatasun indibidualaren bila, itsasoan babestuko da, surflari porrokatu bihurtuta; besteak askatasun kolektiboa izango du helburu, eta borroka armatuaren olatuan murgilduko da. Hartutako bideak paisaia ezberdinetara eramanen baditu ere, haurtzaroko auzoak bere lekuan jarraituko du, ez, ordea, mudatu gabe.